AROTZ-ENEA
Otsailaren 14tik 16ra Nafarroako Etxarri-Larraunen dagoen Arotz-Enea aterpetxera joan ginen. Ia 6. maila osoa joan ginen. Bat Pakistanen zegoen, beste bi Marruekosen surfeko txapelketa batean eta beste bi, tamalez, gaixorik zeuden eta ezin izan zuten joan.
Lau geletan banatu ginen lo egiteko; 26ko eta 18ko bat mutilentzat eta 22 eta 18ko beste bi neskentzat.
Ekintza ugari egin genituen bertan: buztina, ukenduak, kobazulora eta ur-jauzira ibilaldiak, disko-festa, got talent ikusgarria etab...
Baina aterpetxean ere gauza ugari zeuden jolasteko: futbolina, ping-pongeko mahaia, frontoia, saskibaloi zelaia, belardia futbolean edo errutbian jolasteko, kulunpioak e.a.
Bertako janaria ere asko gustatu zitzaigun.
Lo gutxi egin genuen baina primeran pasa genuen. Hemen argazki batzuk jarri uzten dizkizuegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina