2024(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

SAHARAUTZ

 SAHARAUTZ


Urtero bezala Zarautzek Saharari laguntzeko asmoz Saharautz janari bilketa antolatu du eta noski, Orokietako ikasleak laguntzeko beti prest, iaz bezala, erronka bat prestatu dute: 500 kg eskuratzea pentsatu dugu.  

Eskatzen zituzten edo ekarri behar genituen gauzak hauek ziren: Atuna (latak), azukrea, dilistak, arroza, konpresak eta pasta.

 Lortuko al dugu?

Lh-n 22 gela daude eta guk kalkulatu egin genuen zenbat kg ekarri behar zituen gela bakoitzak, 500kg lortzeko. Bakoitzean gutxi gorabehera 22  kg atera zitzaizkigun eta horrela 500 kg lortuko genituzke. 

Gure gelan 29,5 kg ekarri genituen eta LH osoan 615 kg!!

LORTU DUGU!!!


Hemen dituzue egunez eguneko argazkiak: 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina