2023(e)ko urtarrilaren 15(a), igandea

2023ko TERTULIA ARTISTIKOA

 BOTERO

Igor Stranvinskirekin Tertulia musikala egin genuen bezala, 2023ko hasieran honetan Tertulia artistikoa egin dugu. Zeinena? Boterorena.

Boteroren biografia ikasi dugu: Colonbian jaioa, Medellinin hain zuzen ere, 1932an. Bizirik dago eta lanean oraindik gainera. Gaztetatik hasi zen lanean eta berak dioen bezala, beti ikasteko grina horrekin, nahiz eta 90 urteak beteta dituen.

Picasso, Gauguin eta artista askoren ikertzailea izanik, bolumena izan zen bera bereizten duen ezaugarria: boterismoa. Baina margolaria izateaz gain, eskulturak ere egin zituen eta horiek izan dira guk landu ditugunak. Astean zehar gela bakoitzak eskultura bat gauzatu du: katua, zaldia, eskua eta txoria.

 





Baina eskulturaz gain, marrrazten eta margotzen ere aritu gara. Hona hemen adibide batzuk.