2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

GURE BARATZEAN, BAITA LOREAK LANDATZEN ERE

Landareen proiektuarekin asko disfrutatzen ari gara!!!

Astero, baratzara etorri eta IƱakiren laguntzarekin gure eskolako lurzoru honetan landaketa desberdinak ere egin ditugu. Gero, landutako guztia zaindu beharko dugu, baina horretan eskolako txikien laguntza jasoko dugu. Zein aberatsa den taldean lan egitea!!!

Azpiko argazkietan baratzarako lagungarriak diren loreak landatzen ibili gareneko argazkiak dituzue. Zein politak, ezta?














2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

LURZORUA AZTERTZEN


Baratzean lanean hasi ginenean maleta ibiltariko haziak erein genituen potetxoetan. Ondoren landareak eta loreak  landatu genituen, hauetako batzuk erleak erakartzeko eta beste batzuk berriz baratzerako onak ez diren zomorroak uxatzeko. 

Landare eta loreak ikusi eta aztertu ditugu. Baina nolakoa da gure baratzeko lurra? Galdera hori erantzuteko lurra aztertzea erabaki dugu. Horretarako baratzetik bi lur mota hartu ditugu: landutako lurra eta landu gabeko lurra. IƱakiren laguntza izan dugu lurra hartzeko. Ezaugarri hauek nabarmendu ditugu:




- Landutako lurra bigunagoa eta arinagoa da landugabeko lurra baino. 

- Landugabeko lurrean belar eta landare gehiago daude landutako lurrean baino. 

- Landutako lurrean zomorro gehiago aurkitu ditugu landugabeko lurrean baino.

 

Eta lurrari ura nahasten badiogu? Zer gertatuko da? Esperimentuak gelan egin ditugu.















Lurrari ur pixka bat bota diogu. Eskuekin nahastu eta txorizoak egin ditugu. U eta O formak egitea ere lortu dugu! Gure baratzeko lurra ura nahastuz gero, lur buztintsua dela ondorioztatu dugu. Ur asko gehitzen baldin badiogu lurra desegiten dela ikusi dugu. Eskuak zikinduz gustora ibili gara!

2022(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

LOREEN ATALAK

Gure inguruko loreak hobeto ezagutu eta ikusteko Sormen Gelab-era joan gara. Taldez-talde ekarritako loreak lehendabizi luparekin ikusi ditugu. Lore batzuk zatitu ere egin ditugu, pistiloa eta lorezila hobeto ikusteko. Txandaka, ekarritako loreak mikroskopioan jarri ditugu. Ikusgarria!! Zenbat edertasun!!! Loreen atalak bikain ikusi eta ikasi ditugu.  Primeran pasatu dugu!