Iritsi gara ikasturte bukaerara! Azken proiektuan historiaurrera bidaiatu dugu eta aro desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Nola bizi ziren, zer asmatu zuten, artelanak nolakoak ziren.... ikasteaz gain, taldeka maketak egiten primeran pasatu dugu.
Orokieta Herri Eskola 4. maila
2022(e)ko ekainakren 24(a), ostirala
2022(e)ko maiatzakren 18(a), asteazkena
GURE BARATZEAN, BAITA LOREAK LANDATZEN ERE
Landareen proiektuarekin asko disfrutatzen ari gara!!!
Astero, baratzara etorri eta IƱakiren laguntzarekin gure eskolako lurzoru honetan landaketa desberdinak ere egin ditugu. Gero, landutako guztia zaindu beharko dugu, baina horretan eskolako txikien laguntza jasoko dugu. Zein aberatsa den taldean lan egitea!!!
Azpiko argazkietan baratzarako lagungarriak diren loreak landatzen ibili gareneko argazkiak dituzue. Zein politak, ezta?
2022(e)ko maiatzakren 16(a), astelehena
LURZORUA AZTERTZEN
Baratzean lanean hasi ginenean maleta ibiltariko haziak erein genituen potetxoetan. Ondoren landareak eta loreak landatu genituen, hauetako batzuk erleak erakartzeko eta beste batzuk berriz baratzerako onak ez diren zomorroak uxatzeko.
Landare eta loreak ikusi eta aztertu ditugu. Baina nolakoa da gure baratzeko lurra? Galdera hori erantzuteko lurra aztertzea erabaki dugu. Horretarako baratzetik bi lur mota hartu ditugu: landutako lurra eta landu gabeko lurra. IƱakiren laguntza izan dugu lurra hartzeko. Ezaugarri hauek nabarmendu ditugu:
- Landutako lurra bigunagoa eta arinagoa da landugabeko lurra baino.
- Landugabeko lurrean belar eta landare gehiago daude landutako lurrean baino.
- Landutako lurrean zomorro gehiago aurkitu ditugu landugabeko lurrean baino.
Eta lurrari ura nahasten badiogu? Zer gertatuko da? Esperimentuak gelan egin ditugu.
2022(e)ko maiatzakren 6(a), ostirala
LOREEN ATALAK
Gure inguruko loreak hobeto ezagutu eta ikusteko Sormen Gelab-era joan gara. Taldez-talde ekarritako loreak lehendabizi luparekin ikusi ditugu. Lore batzuk zatitu ere egin ditugu, pistiloa eta lorezila hobeto ikusteko. Txandaka, ekarritako loreak mikroskopioan jarri ditugu. Ikusgarria!! Zenbat edertasun!!! Loreen atalak bikain ikusi eta ikasi ditugu. Primeran pasatu dugu!
2022(e)ko apirilakren 11(a), astelehena
BARATZAN
Euskal Herriko klimak ezagutu ditugu eta orain guri dagokigun kliman zein landare landatu daitezkeen ikasi nahi dugu. Gainera, LH 5. mailako ikasleek gure belazeetako loreak zaintzeko laguntza eskatu digute eta "maleta ibiltariaren" berri ere izan dugu. Beraz, eskolako baratzan murgiltzeko irrikitan gabiltza.
Hasteko, tomate, uraza, kuia eta kuiatxoen haziak landatu nahian ibiliko gara. Lehenengo erein egin ditugu potetxo batzuetan.
A ze poza, haziko ote dira????
SIMETRIAK
Talde elkarreragileetan simetriak lantzen ibili gara eta ondoren, arte hezkuntzako saioan, irudi simetrikoetaz ikasitakoa erabiliz ikus zein munstro koloretsuak marraztu ditugun.
Nola sortu ditugun jakitea nahi izanez gero, LH4. mailako ikasleei galdetu beharko diozue. Lagungarri bat: paper batean norberaren izena idatziz hasi gara...........
2022(e)ko martxoakren 26(a), larunbata
HAIZE ORRATZAK
Oraingoan, klimak eta eguraldiaren iragarpenean murgilduta ibili gara, Eguraldiaren iragarpena egiteko tenperatura, presio atmosferikoa, prezipitazioak, haizearen abiadura eta norabidearen datuak jaso ditugu.
Haizearen norabidearen iragarpena egiteko HAIZE ORRATZAREN erabilpen erraza ikusi dugu eta bakoitzak gurea egin dugu. Eskolako belardian probatu ditugu, baina arratsalde honetan haize boladak falta!!!!!
Etxeko lorontzi batean jarri ezkero funtzionatuko dute? Galdetu 4. mailako ikasleei zer gertatu den beraien haize orratzekin.