2022(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

PLAIAUNDI

 

PLAIAUNDI

LH 5eko A eta D gelak azaroaren 17an eta LH 5eko B eta C gelakoak azaroaren 18an, Plaiandira joan gara. Dakizuen bezala trenez joan gara eta Plaiaundi Irunen dago .  

                                                                                                                                         

Iritsi ginenean Ekoetxera hamaiketakoa jan genuan eta ondoren talde bat ibilaldia egitera joan ginen eta besteak Ekoetxera sartu ziren.

Ibilaldiaren helburua hegaztiak  ikustea zen;  beraiek katalejuak eman zizkiguten ondo ikusteko  hegaztiak: Kopeta zuria, Martin arrantzalea, antzarra eta ahateak izan ziren ikusi genituan hegazti batzuk. 

Ondoren, Ekoetxera bueltatu ginen eta alderantzizkoa egin genuen. Lehenengo maketa bat azaldu zigun. Gero, bideo bat ikusi genuen eta ondoren esplikatu zigun zertarako zaindu behar ditugun animaliak eta zein animalia zegoen urazpian edo gainazalean. Jarraian, erakutsi zigun ze eremu dagoen babestuta. 

Bukatzeko, Plazara joan ginen bi gelak eta han bazkaldu egin genuen eta ondoren trenera joan ginen eta Zarautzera itzuli ginen.                                                                                                                                                    






2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

SUZKO TXORIA

 IGOR STRAVINSKI 

Aste honetan tertulia musikala eduki dugu eta  IGOR STRAVINSKIren biografiari buruz hitz egin genuen. Suzko txoriaren ipuina ere entzun genuen eta ondoren txoriaren marrazkiak ere egin genituen. Hauek, ipuinean bezala, urrezko kaiola batean sartu genituen; bitan hobeto esanda, txori asko egin baikenituen.







                                                          




2022(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

IÑURRITZAKO BIOTOPOA

IÑURRITZAKO BIOTOPOA


5. mailakoak, bi egunetan, irteera bat egin genuen Iñurritzako biotopoa ikustera. Anjel izan zen gure gidaria.
Esperimentu asko egin genituen:
1.-  Bi pote hartu genituen, bat harriekin eta bestea hutsik. Biei ur kantitate berdina sartu genien eta gero izotz puxkak. 
2.- Pote txuri bat eta pote beltz bat. Biei termometroa jarri genien.
Eta buelta guztia eman arte han utzi genituen.
Puzzle bat ere eman zigun eta talde bakoitzak, azalpenak entzun eta puzzlearen zatiei ekosistemaren izena jarri behar genien: padura, erreka, itsaslabarra e.a.
3.- Beste esperimentu bat ur gazia eta geza erabiliz egin genuen. Kolorantea jartzen genion pipeta baten bitartez, baina kontu handiz ibili behar zen. Hemen ere asko ikasi genuen.
4.- Txorien hotsa ere entzun genuen grabagailu baten bitartez.
Eta hoberena Anjeli entzutea zen.
Hiru orduak pasa ondoren, poteak utzitako lekura itzuli ginen eta Iparpoloa zein potek adierazten zuen jakin genuen. Oso gutxik asmatu genuen. Aldiz, pote beltzean tenperatura altuagoa izango zela gehienok asmatu genuen.
PRIMERAKO IRTEERA IZAN ZEN!