2023(e)ko abenduaren 23(a), larunbata

ABENDUAK 22

 2023ko abenduaren 23a ere iritsi da eta honekin batera oporrak! Baina opor hauek eguerdiko ordu batean hasten dira eta azken egun honek baditu berezitasun batzuk. Lehenengoa baserritarrez jantzita etortzen garela. 


Bestalde, eskolako maila guztiak elkarrekin bildu eta abesten dugu.
 

Eta azkenik, Santa Ana zaharren egoitzara joaten gara bertakoak pixka bat alaitzera. Zerbait hobea dago hau baino? 
Tartean, 5. mailakoekin batera, Merkatuan edo Musika plazan ere egon ginen.










2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

ZIENTZIA EGUNA

 

ZIENTZIA  AZOKA

Gaur, 2023ko abenduaren 18a, astelehena, Orokietako ikasleak zientzialari bihurtu gara. Aurreko astean lantzen egon garen esperimentuak aurkeztu ditugu. Hasieran, gela batzuk esperimentuak egin dituzte eta bitartean besteok ikusle moduan egon dira edo gara. 8 minutu egon gara txoko bakoitzean. 

Ondoren, postuak aldatu eta ikusleak zientzialari bihurtu dira. 1. mailakoek makinekin jolas batzuk prestatu dituzte, 2. mailakoek unibertsoari buruz egin dute, 3. mailak imanekin gauzak egin dituzte. 4. mailakoek robotikan zer landu duten azaldu dute, 5. mailakoen Azterkosta eta Farmer fish eta guk masa, bolumena, edukiera eta dentsitatearekin loturikoak

Asko gustatu zaigu esperientzia eta hemen dituzue nola pasatu dugun jakiteko argazkiak.










2023(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

GABON KANTAK PRESTATZEN

 


ENTSEGUETAN

Aurten, urtero 6. mailakoek egiten duten bezala, Zaharren Egoitzara joango gara Gabonetako abestiak abestera. Baina batzuk ere eztarriaz aparte beste instrumentu batzuk ditugu abestiak alaitzeko. Egun horretan ez dakigu nola aterako zaigun baina gu ahalegintzen ari gara, eta asko gainera, guztia ondo atera dadin. 

Ikus ezazue entseguetan egin duguna. 







LEGO WEDO

 


LEGO WEDO eta TALDE ELKARRERAGILEAK

Zenbat gustatzen zaigun LEGO WEDO egitea. Talde Elkarreragileetan egiten dugu eta irrikitan egoten gara txoko hau tokatzeko. Piezak aurkitu, montatu eta gero, programatu, helikopteroa, satelitea edo dena delakoa mugitzeko. Hemen dituzue adibide batzuk.