2023(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

GIZA GORPUTZA

 LAPBOOKak

Iritsi gara hiruhileko bukaerara eta proiektu bukaerara. Hilabete honetan giza gorputza aztertu, sakondu eta ikertu dugu. Gurasoak ere etorri dira laguntzera horretan. Ikusi web orria.

Baina gure azken emaitza lapbooka burutzea izan da eta gustura aritzeaz gain oso lan politak gauzatu ditugu. 

Hona hemen argazkiak. Espero gustukoak izatea.












  

2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

ROKODROMOA

 ROKODROMOA

Azkenean iritsi da rokodromoan ibili ahal izateko momentua. Jolastokiko guneak aldatu zirenean, hilean behin gutxi gorabehera, maila bakoitzak bertan ibiltzeko aukera izango dugu; hori bai, bere arauekin. Ezingo da koltxonetetan jolastu eta jende kopurua mugatua izango da, behar bada txandak eginez. 

Aste honetan 5. mailakoak gaude eta hona hemen argazki batzuk.










2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

ORKESTRA eta RABELen BOLEROA

                             RABELEN BOLEROA

Martxoaren 21a, udaberriaren hasieran izateaz gain, Donostiara, Euskadiko Orkestra entzutera joateko eguna izan da. 
Asteak eta asteak pasa ditugu Musikako saioetan entsaioak egiten, etxean ikasten eta gorputzaren mugimendua Rabelen boleroaren musikarekin koordinatzen. Urduri ere jarri gara pentsatuz ez genuela lan ona egingo baina ez da horrela izan; oso ikuskizun polita gelditu zaigu.
Eta Donostiara joan garenez, bertako kale eta parkeetan tarte ederra pasa dugu.