2022(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

GETARIARAKO BIDAIA.

 2022ko irailaren 20an, asteartea, egun pasa Getariara joan ginen 9:00etatik 16:30etara. 

Getariako hondartzara oinez joan ginen 5. mailako lau taldeak. Hondartzara iritsi ginenean txaparroa jarri eta uretan sartu ginen. Uretatik atera eta gero, hondarretan jolasean ibili ginen: kartetan, kroketak egiten, arroketan...

Eta gutxi gora behera 13:00etan, bazkaldu genuen. Bukatu ondoren, UNO jolasera ere jolastu genuen. Gero, berriro bainatu ginen eta oso hotza zegoelako oso azkar atera ginen batzuk. 

Batzuk karramarroak harrapatzen ibili ginen eta Jon Palenzuelak eskuetan bat hartu zuen argazkian ikusten den bezala.

Ondoren gauzak hartu eta eskolara itzuli ginen. 

EGUN BIKAINA IKASTURTEA HASTEKO!


















2022(e)ko irailaren 15(a), osteguna

5. MAILAKOEN AGURRA

 


2022-23 ikasturtea eta gurasoekin bilera dagoeneko eginda daude baina 5-Ako tutorea ez zenuten ezagutu. Horra hemen aurtengo 5. mailako tutore taldea. Ordenean: Igor (5-D), Olatz (5-B), Ainhoa (5-A) eta Nuria (5-C).

Hemendik aurrera zuen seme-alabekin egindako lanak izango dituzue ikusgai blog honetan. HEMEN GAITUZUE!!!