2022(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

ZIENTZIA ASTEA

   

2022ko ZIENTZIA ASTEA

Urtero bezala, Zientzia astea ospatu dugu eskolako guztiok abenduaren erdialdera. Aurten Azterkostakoek eskainita, itsasoko ura aztertu dugu. Beraiek bidali digute materiala NITRATOAK, FOSFATOAK, pH-a, OXIGENOAREN SATURAZIOA, OXIGENOAREN DISOLBAGARRITASUNA, TENPERATURA eta UHERTASUNA aztertzeko. 

Metodo zientifikoa aplikatu dugu: behatu, hipotesiak bota, aztertu, ondorioak atera... Aste berezia izan da. 

Urtero bezala ere, ERAKUSKETA antolatu dugu beste mailakoek eta gurasoek gure esperimentuez ere goza dezaten. Guk gainera eskolako URMAELA zuzenean aztertu dugu. 

Hurrengorarte! 









2022(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

FLYSCHA

 FLYSCHA

Abenduak 1ean Flyscha ikustera joan ginen. Ez dakizuela zer den flyscha?

Ba orain azalduko dizuet. Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da. Sedimentario hitzak esan nahi du urak eta haizeak sortutakoa dela. Geruza gogorrak eta bigunak tartekatzen dira eta tolestura geologikoa direla-eta geruzok bertikalak dira.   

 Flych hitza Bernhard Stunder suitzar geologoak erabili zuen lehen aldiz 1827an Alpeetako hareharri eta arbel geruza sekuentzia izendatzeko. Hitza Alemanezko Fliessen hitzetik dator (isuri), ibaien isuriak sortzen zituela uste baitzuten.

Euskal kostaldean sarritan ageri da flysch egitura, baina Gipuzkoako Deba eta Zumaian artean da ikusgarriena.

Laburpentxo bat egin ondoren, esango dizuet ere Flyscha ikusteaz gain oso ondo pasa genuela hango parke batean.