2017(e)ko abenduakren 27(a), asteazkena

ESKOLA PROIEKTUA


ESTU ETA LARRI IBILI GARA PROIEKTUARI BUKAERA EMATEKO BAINA, AZKENEAN, LORTU DUGU. URTARRILETIK AURRERA LANEN LIBURUXKA IBILIKO DA ETXEZ-ETXE. BITARTEAN, HONA HEMEN EGINDAKO LANAREN LABURPENA.



2017(e)ko abenduakren 21(a), osteguna

LAISTER ARTE LEIRE


LEIREK BUKATU DU BERE PRAKTIKALDIA ETA LAISTER ARTE ESATEKO ORDUA IRITSI DA. PRIMERAN PASATU DUGU BERAREKIN LANEAN ETA JOLASEAN. AGURTZEKO FESTATXO BAT ANTOLATU DIOGU.


















ESKERRIK ASKO, ZORTE ON IKASKETETAN ETA NAHI DUZUN ARTE.

ZAINDU EZAZU ZURE MASKOTA


GAUR, 5. MAILAKO IKASLE BATZUK HAMSTERREI BURUZ HITZ EGITERA ETORRI ZAIZKIGU. INFORMAZIO ABERATSA EMAN DIGUTE ANIMALIA TXIKI HAUEI BURUZ. PRESTATU DIGUTEN AURKEZPENA ASKO GUSTATU ZAIGU ETA MARGOTZEKO UTZI DIGUTEN MARRAZKIA ARE ETA GEHIAGO. HALA ERE, EZ DEZAGUN AHAZTU JAKINARAZI NAHI IZAN DIGUTENA:

MASKOTA EDUKITZEKOTAN, ZAINTZEKO DELA, ALEGIA. 





ESKOLA PROIEKTUA

Hemen gure gelakoek ESKOLA proiektuaren inguruan egindako lanak! Lan asko egin dugu, eta ikasi ere bai!



 


ESKOLA PROIEKTUA
Eskola gaia landu dugu hiruhileko honetan. Zenbat gauza ikasi ditugun!


    
       

    






2017(e)ko abenduakren 4(a), astelehena

NICARAGUAKO ESKOLA

AURREKOAN GURE ARTEAN MATIAS ETA BERE AMA IZAN BAGENITUEN HIZLARI, AZAROAREN 28AN ESTRELLA ETA BERE AMAREN TXANDA IZAN ZEN.

BIEN ARTEAN ESTRELLAREN NICARAGUAKO ESKOLA NOLAKOA ZEN AZALDU ZIGUTEN: HANGO ESKOLARA JOATEKO ESTRELLA GOIZEKO SEIETAN ALTXATZEN ZEN, EZ ZEGOEN JANGELARIK, GURASOEK PRESTATZEN ZUTEN TXANDAKA BAZKARIA, UME BAKOITZAK BERE MAHAI TRESNAK ERAMATEN ZITUEN...

HITZALDI BIKAINA!


































MUCHAS GRACIAS ESPERANZA

ESTREINATU GARA GELAKO ASANBLADETAN

AZAROAREN 16AN IKASTURTE HONETAKO LEHENENGO BILERA MIXTOA OSPATU ZEN. EDERKI HARTU ZUTEN PARTE BERTAN GURE GELETAKO ORDEZKARIEK.
ASTEBETE BERANDUAGO, GELAKO ASANBLADAK OSPATU GENITUEN BILERAN GERTATUTAKOEN BERRI IZATEKO.
ZER GAI JORRATU ZIREN? HORREN BERRI ETXEKO TXIKIEK EMANGO DIZUETE!