2022(e)ko urriaren 27(a), osteguna
URMAELA
2022(e)ko urriaren 25(a), asteartea
PERRETXIKOAK BILTZEN
Gaur goizeko 09:30 atera gara autobusean LH5-koak Urdanetara perretxikoetara.
Iritsi garenean, lehenengo gauza, oinez perretxikoak biltzeko lekura joan gara, eta mendira iritsi garenean gelako taldeetan jarri gara perretxikoak bilatzeko.
Perretxikuak bildu ondoren Elkano frontoira joan gara, hamaiketakoa jatera eta hor jolastu ondoren autobusera igo eta eskolako bidea hartu dugu.
2022(e)ko urriaren 19(a), asteazkena
EKOSISTEMAREN ESKULANA
Dakizuen bezala ekosistemaren proiektua lantzen ari gara eta gaurkoan egiten ari garen eskulan bat azalduko dizuegu.
Eskulana azaltzen zuen bideo bat ikusi ondoren, bakoitzak ekosistema bat aukeratu du eta atzekaldean ekosistemaren marrazkia egin, ondoren ekosistema horretako bi animalia aukeratu eta marraztu egin ditugu.
Hemen dituzue argazki batzuk ekosistema ezberdinenak.
2022(e)ko urriaren 6(a), osteguna
5.MAILAKO LEHENENGO ASANBLADA
ASANBLADA
Aste honetan zehar gelako asanblada egin dugu; beti bezala mahaiak prestatu genituen asanblada egiteko.
Argazkian ikusten den bezala erdikaldean ikusten ditugu ordezkaria, idazkaria eta moderatzailea.
Zeintzuk izan dira gaiak: Patioaren banaketa eta bertako arauak.
Bozketa eta eztabaida asko egon zen eta azkenean denon artean adostu genituen.