2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

HHra bisita

 HAUR HEZKUNTZARA BISITA

   Maiatzaren 22an HHko 4 urtekoen bi geletara joan gara. Urtean zehar BALOREEN saioetan ELKARREKIN LANA EGITEAZ, LAGUNDUZ ... ideiekin egindako abesti, dantza eta jolasak beraiei aurkeztera. 

Oso urduri joan gara baina gero haurren irrifarra ikusi ondoren, dena ahaztu zaigu. Esperientzia itzela izan da guretzat eta pentsatzen dugu beraientzat ere bai.




 






PROIEKTUAREN HASIERA

 


GASTEIZKO KATEDRALA

Maiatzaren 5ean, Gasteizko katedrala ikustera joan ginen. Hiru taldetan banatuta egin genuen bisita. Handik atera eta erdiguneko parke batean bazkaldu eta PROIEKTU BERRIARI (HISTORIA) hasiera eman genion. Hiru taldeok karta eta gutun bana jaso genituen. Gutunean mezu sekretu bat argitu behar genuela esaten zuen: talde bakoitzak hainbat esaldi zituen HAMMURABIREN KODEAn idatzita. Talde bakoitzak bereak argitu eta ordenatu behar zituen. Ondoren, hiru taldeak elkartu eta guztion artean SARRERA asmatu ahal izateko. Tamalez, denboraz larri ibili ginen eta hurrengo astelehenean bukatu genuen sarrera lotzen.

Oso dibertigarria izan zen!



2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

ELEKTRIZITATEA eta MAGNETISMOA

 


Elektrizitatea eta Magnetismoa

Hiruhileko honetako proiektua elektrizitatearekin eta magnetismoarekin lotuta dago eta datorren astea ikuskizun bat emango diegu 1. mailakoei. Horretarako, azken asteetan esperimentu batzuk egon gara aurkitzen eta probatzen. Eta hori guztia sormengelaben, azalduko diegu. 

Talde bakoitzak 2-6 esperimentu egingo ditu, elektrikoak noski elektrizitateko proiektua ikasten ari gara eta. 

Astelehenean, martxoak 8an, sormen gelaben esperimenduak erakutsiko ditugu. Adibidez elektrizitate estatikoa erabiltzen.

Hemen dituzue argazki batzuk eta ikuskizuna igaro ondoren jarriko ditugu gehiago.










PROIEKTUARI AMAIERA EMATEKO MAGIA IKUSKIZUNA!