GASTEIZKO KATEDRALA
Maiatzaren 5ean, Gasteizko katedrala ikustera joan ginen. Hiru taldetan banatuta egin genuen bisita. Handik atera eta erdiguneko parke batean bazkaldu eta PROIEKTU BERRIARI (HISTORIA) hasiera eman genion. Hiru taldeok karta eta gutun bana jaso genituen. Gutunean mezu sekretu bat argitu behar genuela esaten zuen: talde bakoitzak hainbat esaldi zituen HAMMURABIREN KODEAn idatzita. Talde bakoitzak bereak argitu eta ordenatu behar zituen. Ondoren, hiru taldeak elkartu eta guztion artean SARRERA asmatu ahal izateko. Tamalez, denboraz larri ibili ginen eta hurrengo astelehenean bukatu genuen sarrera lotzen.
Oso dibertigarria izan zen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina