2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

ZELULEN ESPERIMENTUA FRUTEKIN

                                           ZELULEN ESPERIMENTUA


 Oporretara joan baino egun bat lehenago LHko 6A eta 6B gelak  goiz osoa esperimentuak egiten pasa genuen, goizeko 9:00etatik 11:00etara. LH 6C eta 6D gelakoek ere egin zituzten esperimentuak, baina beste egun batean, Martxoak 8an hain zuzen ere.  

Sormen gela B-n egin genituen esperimentuak eta esperimentu honetan fruten DNA ikertu genuen.

Sormen gelara iritsi ginenean zer egingo genuen azaldu ziguten, ondoren, DNA-ari buruzko galdera batzuk eman zizkiguten taldetan erantzuteko. Bost minutu eman zizkiguten galdereei erantzuteko. 

Behin galderei erantzunda, denen artean irakurri genituen, eta denen artean erantzun genituen. Galdereena bukatu ostean, beste orri bat eman ziguten bakoitzari prosezua azaltzeko. Lauko taldetan jarri ginen eta bakoitzak zein urrats egingo zuen adostu genuen. 

Behin hori eginda esperimentuarekin hasi ginen.

Dena adostuta genuenean, frutak banatu zizkiguten eta orriaren prosezua kopiatu genuen:





Lehenik, fruta garbitu eta azala kendu genion.

Ondoren, pote batean xaboia (Fairi), ura eta gatza nahastu genituen.

Hori eta gero, nahasketa eta fruta poltsa batean sartu genituen.

Jarraian, fruta txikitu eta iragazi genuen, beste edalontzi batera botaz.

Amaitzeko, ozpina bota genuen eta esperimentuaren emaitza lortu genuen; frutaren DNA

 ateratzea!!!! 👌