BERTSOLARITZARI BUKAERA EMATEKO EMANALDIA
2023ko maiatzaren 29an, astelehena, LH 5B eta LH5Akook bertsolaritzako emanaldia eduki genuen.
Bertso saioan 3 jolas aukeratu behar genituen:
1.- Bertso hasiera eginda zegoen eta bukaera asmatu behar genuen.
2.- Pertsona bat pentsatu eta bertsoarekin pertsona deskribatu behar genuen, besteek asma zezaten.
3.- Bertsoz Iñakirekin gai baten inguruko elkarrizketak egin genituen.
Bertsolaritzako emanaldia ikustera LH 5C, LH 5D, LH 4B eta LH 4Ckoak etorri ziren.
Hasieran gehienak urduri geunden baina gero oso ondo pasa genuen. Eta ekitaldia bukatu ondoren txalo batzuk jaso genituen ere.
Hurrengo astean, ekainaren 5ean, LH 5C eta LH 5Dkoek daukate emanaldia eta LH 5B, LH 5A eta LH 4Akoak goaz ikustera.
Eta espero dugu hor ere ondo pasatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina