RABELEN BOLEROA
Martxoaren 21a, udaberriaren hasieran izateaz gain, Donostiara, Euskadiko Orkestra entzutera joateko eguna izan da.
Asteak eta asteak pasa ditugu Musikako saioetan entsaioak egiten, etxean ikasten eta gorputzaren mugimendua Rabelen boleroaren musikarekin koordinatzen. Urduri ere jarri gara pentsatuz ez genuela lan ona egingo baina ez da horrela izan; oso ikuskizun polita gelditu zaigu.
Eta Donostiara joan garenez, bertako kale eta parkeetan tarte ederra pasa dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina