PLAIAUNDI
LH 5eko A eta D gelak azaroaren 17an eta LH 5eko B eta C gelakoak azaroaren 18an, Plaiandira joan gara. Dakizuen bezala trenez joan gara eta Plaiaundi Irunen dago .
Iritsi ginenean Ekoetxera hamaiketakoa jan genuan eta ondoren talde bat ibilaldia egitera joan ginen eta besteak Ekoetxera sartu ziren.
Ibilaldiaren helburua hegaztiak ikustea zen; beraiek katalejuak eman zizkiguten ondo ikusteko hegaztiak: Kopeta zuria, Martin arrantzalea, antzarra eta ahateak izan ziren ikusi genituan hegazti batzuk.
Ondoren, Ekoetxera bueltatu ginen eta alderantzizkoa egin genuen. Lehenengo maketa bat azaldu zigun. Gero, bideo bat ikusi genuen eta ondoren esplikatu zigun zertarako zaindu behar ditugun animaliak eta zein animalia zegoen urazpian edo gainazalean. Jarraian, erakutsi zigun ze eremu dagoen babestuta.
Bukatzeko, Plazara joan ginen bi gelak eta han bazkaldu egin genuen eta ondoren trenera joan ginen eta Zarautzera itzuli ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina