2022(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

IÑURRITZAKO BIOTOPOA

IÑURRITZAKO BIOTOPOA


5. mailakoak, bi egunetan, irteera bat egin genuen Iñurritzako biotopoa ikustera. Anjel izan zen gure gidaria.
Esperimentu asko egin genituen:
1.-  Bi pote hartu genituen, bat harriekin eta bestea hutsik. Biei ur kantitate berdina sartu genien eta gero izotz puxkak. 
2.- Pote txuri bat eta pote beltz bat. Biei termometroa jarri genien.
Eta buelta guztia eman arte han utzi genituen.
Puzzle bat ere eman zigun eta talde bakoitzak, azalpenak entzun eta puzzlearen zatiei ekosistemaren izena jarri behar genien: padura, erreka, itsaslabarra e.a.
3.- Beste esperimentu bat ur gazia eta geza erabiliz egin genuen. Kolorantea jartzen genion pipeta baten bitartez, baina kontu handiz ibili behar zen. Hemen ere asko ikasi genuen.
4.- Txorien hotsa ere entzun genuen grabagailu baten bitartez.
Eta hoberena Anjeli entzutea zen.
Hiru orduak pasa ondoren, poteak utzitako lekura itzuli ginen eta Iparpoloa zein potek adierazten zuen jakin genuen. Oso gutxik asmatu genuen. Aldiz, pote beltzean tenperatura altuagoa izango zela gehienok asmatu genuen.
PRIMERAKO IRTEERA IZAN ZEN!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina