Baratzean lanean hasi ginenean maleta ibiltariko haziak erein genituen potetxoetan. Ondoren landareak eta loreak landatu genituen, hauetako batzuk erleak erakartzeko eta beste batzuk berriz baratzerako onak ez diren zomorroak uxatzeko.
Landare eta loreak ikusi eta aztertu ditugu. Baina nolakoa da gure baratzeko lurra? Galdera hori erantzuteko lurra aztertzea erabaki dugu. Horretarako baratzetik bi lur mota hartu ditugu: landutako lurra eta landu gabeko lurra. Iñakiren laguntza izan dugu lurra hartzeko. Ezaugarri hauek nabarmendu ditugu:
- Landutako lurra bigunagoa eta arinagoa da landugabeko lurra baino.
- Landugabeko lurrean belar eta landare gehiago daude landutako lurrean baino.
- Landutako lurrean zomorro gehiago aurkitu ditugu landugabeko lurrean baino.
Eta lurrari ura nahasten badiogu? Zer gertatuko da? Esperimentuak gelan egin ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina