2024(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

INAUTERIAK

 


Inauteriak Orokieta


Aurtengo inauterietako gaia, "Zirkoa" izan da. Inauterietako aste bat  lehenago, gela bakoitzeko bi ikasle aukeratu genituen dantza ikasteko. Patioko orduan ikasten zuten eta ikasitakoan gelakide guztiei erakusten zien dantza. Hurrengo astean, patioa ondoren entseiluak egiten genituen.

Ostiralean, eskolara mozorroak jantsita etorri eta gelan itxaron genuen 09:45h arte, Joku librea egin genuen eta euskaraz musika jarri genuen, batzuk marrazten ere egon ziren eta beste batzuk UNO jokoarekin basteak dantza egiten, etab. 

09:45 etan HHra joan ginen. Eskolako txikiek oso ongi dantzatu zuten eta gero, Koxme balearen atzetik, geletara itzuli ginen gure emanaldia hasi arte. Hau, 11:15ean hasi zen, lehenengo 2. zikloko mimoak; ondoren, 1. zikloko pailazoak eta azkenik gu.

Ikuskizuna bukatzean, diskofesta izan genuen eta indarra berreskuratzeko txokolate bero eta goxoa.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina