23. KORRIKA
Ostiralean, martxoak 15, korrika txikia egin genuen, 6. mailako Jokin, Samir, Adur eta Anne joan ziren lekukoarekin eta horrela jarraitu zuen korrikak bukatu arte.
Gaur, 2024ko martxoaren 19an, DBH-koak etorri dira 10:35etan. Abestu egin dugu eta leloak irakurri ere. Musika polit bat sortu edo abestu digute DBH2-koek, gitarra, kaja pianoa...ekin jo digute. Bi neskek abestu dute. Azkenekoz, argazkia atera dugu denok batera kartelak erakutsiz. Ekintza honetan 6. mailako Nahia eta Kora izan dira lekukoa hartu dutenak.
Bestalde egun bakoitzean KORRIKAren inguruko galdera batzuk eman dizkigute betetzeko. Egunero galdera bat ateratzen da eta guk erantzun egin behar dugu bakoitzak bere papertxoan. 5 Galdera ditu.
1- Nondik nora da Korrika?
2- Noiz pasatzen da Korrika Zarauztik?
3- Zenbat irauten du Korrikak?
4- Zein da Korrikaren aurtengo leloa?
5- Zer darama barruan lekukoak?
Korrika gaur gauerdian pasa da Zarautztik eta 6. mailako ikasle batzuk atera dira bertan! Tamalez, argazkirik ez dugu hori ikustarazteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina