LIBURU ASTEA
Aste hau liburuen astea da. Horregatik astelehenean ipuin bat entzutera joan ginen. 12 aukera genituen (irakasle bakoitzak ipuinaren izenburua eta azala jarri zituzten eta guk izena eman genuen) eta irakurketak ordu erdi bat iraun zuen.
Asteartean, gure gelako baten ahizpa eta laguna, Olaia eta Marene, etorri ziren ipuin bat kontatzera: (Usoa izeneko afrikar baten istorioa).
Gaurkoan, gu joan behar gara txikiei ipuin bat binaka irakurtzera. Ipuinak 30 orrialde eduki behar ditu gutxi gorabehera. Ordu erdi iraun behar ditu.
Ostiralean, irrati bat dago eta oso berezia da, goizean da 09:10ean hasiko da eta Lizardi Sarien ingurukoa izango omen da.
Hemen dauzkazue gure argazki batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina