2022(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

HAIZE ORRATZAK

Oraingoan, klimak eta eguraldiaren iragarpenean murgilduta ibili gara, Eguraldiaren iragarpena egiteko tenperatura, presio atmosferikoa, prezipitazioak, haizearen abiadura eta norabidearen datuak jaso ditugu.

Haizearen norabidearen iragarpena egiteko HAIZE ORRATZAREN erabilpen erraza ikusi dugu eta bakoitzak gurea egin dugu. Eskolako belardian probatu ditugu, baina arratsalde honetan haize boladak falta!!!!!

Etxeko lorontzi batean jarri ezkero funtzionatuko dute? Galdetu 4. mailako ikasleei zer gertatu den beraien haize orratzekin.







GURE MAKINAK

Lanbideen proiektuan ikusi genuen bezala lanbide batzuk desagertu egin ziren edo desagertzen ari dira teknologiarengatik edo aurkikuntzengatik. Baina aspaldi egiten ziren gauza askotan ez zegoen teknologiarik eta beharra sortzen zitzaienean aurkikuntzak egiten zituzten LANAK ERRAZTEKO.

Guk ere ikasi dugu, gure makinak eraikiaz, MAKINEI esker lanak nola errazten diren. Makina sinpleetatik makina konplexuagoetara garapena ikusi dugu.

4. mailakoek eraiki ditugun makinak ikusi nahi? Palankak, plano inklinatuak, poleak, torlojuak eta gurpilak erabiliaz egin ditugu. Gelak tailer bihurtu eta emaitzak sormen gelaben jarri genituen.














2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

INAUTERIAK 22

Aurten, otsailaren 25ean, euskal inauteriak ospatu ditugu eskolan eta 4. mailakoei Puska-biltzeak mozorroa egokitu zaigu.

Txano ikusgarriak egin ondoren ez zen erraza izan gure burua besteengandik bereiztea!!!!!

Goiz ederra pasa genuen dantza egin eta txokolatea janez.



"Igande Inauterian, Andoianen, Lizartzan, Arizkunen, Behobian,

 eta hainbat herritan gazteak herriko ostatuan gosaldu 

eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren.

Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe

 guztietan. Antzina, neskaren bat zegoen etxera helduz

 gero dantza egiten zuten. Arratsaldeko lauretan bildutakoa

 jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara joan 

ohi ziren, dantzara". 



andoain - Twitter Search / Twitter






2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna

IGELAREN METAMORFOSIA

 Otsailaren 7an  Sanz Eneara gerturatu ginen "Igelaren metamorfosia" izeneko txotxongiloen erakusketa ikustera! Eta ikusi bakarrik ez, ikutu eta maneiatu genituen. Zein politak eta zenbat lan dagoen atzetik!

Batzuk etxean egitera animatuko zirela zin egin zuten. Egia bihurtuko al da???












2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

 

Oraingoan, 3. proiektuan murgilduta gabiltza eta Miramonera irteera bat egin dugu. Eureka, Zientzia Museoan egon gara. Bertan, tailerrak izan ditugu eta baita museoan zehar bisita librea ere. Pila bat ikasi dugu eta egunpasa paregabea izan da.



Bazkal ostean Miramongo parkean jolasteko aukera ederra izan dugu!!!


KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO.

2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

TERTULIA MUSIKALA: KANDINSKY


Orokietako ikasle eta irakasleak guztiak, HH 2tik LH 6ra arte, tertulia artistikoarekin hasi dugu urtea. Aurtengorako aukeratutakoa Wassilly Kandinsky artista izan da eta bere lan ezberdinak ezagutzeaz gain,  tertulia artistikoak egin ditugu aste guztian zehar. 


     

Bere obra ezagutzearekin batera, guk ere artelan politak egin ditugu.

IKUSI ARGAZKIAK. 

2021(e)ko irailaren 10(a), ostirala

LH 4. MAILA, IKASTURTE HASIERAN JOLAS KOOPERATIBOAK

 Ikasturte hasieran, Salbidera joan gara denok elkarrekin jolastera. Ondoren, hamaiketakoa egin eta eskolarako bidean, jolas kooperatiboak ere egin ditugu. Oso goiz dibertigarria izan da. 













IKUSI BIDEOAK ERE BAI!!!