2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

ZIENTZIA EGUNA

 

ZIENTZIA  AZOKA

Gaur, 2023ko abenduaren 18a, astelehena, Orokietako ikasleak zientzialari bihurtu gara. Aurreko astean lantzen egon garen esperimentuak aurkeztu ditugu. Hasieran, gela batzuk esperimentuak egin dituzte eta bitartean besteok ikusle moduan egon dira edo gara. 8 minutu egon gara txoko bakoitzean. 

Ondoren, postuak aldatu eta ikusleak zientzialari bihurtu dira. 1. mailakoek makinekin jolas batzuk prestatu dituzte, 2. mailakoek unibertsoari buruz egin dute, 3. mailak imanekin gauzak egin dituzte. 4. mailakoek robotikan zer landu duten azaldu dute, 5. mailakoen Azterkosta eta Farmer fish eta guk masa, bolumena, edukiera eta dentsitatearekin loturikoak

Asko gustatu zaigu esperientzia eta hemen dituzue nola pasatu dugun jakiteko argazkiak.










2023(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

GABON KANTAK PRESTATZEN

 


ENTSEGUETAN

Aurten, urtero 6. mailakoek egiten duten bezala, Zaharren Egoitzara joango gara Gabonetako abestiak abestera. Baina batzuk ere eztarriaz aparte beste instrumentu batzuk ditugu abestiak alaitzeko. Egun horretan ez dakigu nola aterako zaigun baina gu ahalegintzen ari gara, eta asko gainera, guztia ondo atera dadin. 

Ikus ezazue entseguetan egin duguna. 







LEGO WEDO

 


LEGO WEDO eta TALDE ELKARRERAGILEAK

Zenbat gustatzen zaigun LEGO WEDO egitea. Talde Elkarreragileetan egiten dugu eta irrikitan egoten gara txoko hau tokatzeko. Piezak aurkitu, montatu eta gero, programatu, helikopteroa, satelitea edo dena delakoa mugitzeko. Hemen dituzue adibide batzuk.


 







2023(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

EUROPA

 Aste hauetan Europa proiektuarekin ibili gara eta proiektuari amaiera emateko, aurreko astean, azaroak 17, frontoian FETUR azoka antolatu genuen. 

Gela bakoitzeko talde bakoitzari Europako herrialde bat egokitu zitzaion eta herrialde horri buruzko bideo bat egin genuen.

Ingelesean ere, talde bakoitzak maketa bat egin zuen herrialde hortako gauza garrantzitsuenarekin.

Gero, FETURrean dena aurkeztu genuen eta familiak gonbidatu genituen. Bertaratu zirenek jakiteko zein herrialde ginen poster moduko bat egin genuen herrialde bakoitzeko ezaugarriekin.

Nola egin genuen ebaluatzeko edo puntuatzeko, orri batzuk jarri genituen bete zitzaten.

Jende ugari etorri zen eta urduri egon arren, OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN ZEN.




2023(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

TERTULIA MUSIKALA (Mikel Laboa)

MIKEL LABOA 



Aste honetan tertulia musikala egiten ari gara eta gure musikaria Mikel Laboa da . 

6. mailakoek infografiak egin ditugu; Gela batek txori baten formarekin, bere kanta ezagunena txoria txori delako.

Infrografia horretan bere kanta ezagunenak, biografia pixka bat, Ez dok amairu taldea sortu zuela eta bere artista lagun batzuk agertzen dira.

Gure infografiak ikusi nahi badituzue 6. mailara igotzeko eskaileretako paretean daude kokatuta batzuk eta beste asko berriz, pasiloan zehar.


Hurrengo astelehenean, hau da, azaroaren 13an Mikel Laboaren alaba elkarrizketatuko dugu irratian, galdera batzuk egingo dizkogu. Gogoratu azaroaren  13an 15:00-15:30 etara denak irratsaioa entzuten egon behar garela.








ETA PASAIAKO HERRITIK BERTSOAK ERE LANDU DITUGU





2023(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Perretxiko bila.

 Perretxiko bila



Urriaren 17an perretxiko bila abiatu ginen Laurgainera perretxiko asko hartzeko asmoz.
 9:00etan gelara igo ginen eta perretxikoak sartzeko poltsak egin genituen egunkariarekin. 9:30etan autobus geltokira hurbildu ginen, autobusa hartu eta Laurgainera joan ginen. Iritsi ginenean bide bat hartu genuen perretxikoak zeuden lekura joateko. Perretxikoak zeuden lekura iritsi ginenean, perretxikoak bilatzen hasi ginen. Baina tamalez oso lehorra zegoen eta oso gutxi topatu genituen.






Arratsaldean, erakusketa eta jolasa antolatu genituen.





2023(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

URMAELA

 URMAELA


Iaz, urmaelaren ekosistema aztertu genuen. Hasiera batean ez zegoen urik bertan baina denborarekin urmaela betetzen hasi zen. Konturatu ginen berriro ur gabe gelditzen ari zela, eta, horregatik Arantzadikoei idatzi genien eta handik gutxira aztertzera etorri ziren.

Hauek konturatu ziren urmaelak ura galtzen zuela eta orduan aurreko asteartean, txandaka, 6. mailako lau gelakoek goitik behera berritu dugu. Gogor egin dugu lan baina merezi izan du.

Urmaelaren ur kopurua aldakorra denez, aste hauetan neurtzen aritu gara urmaelaren azalera eta perimetroa. Luzera, zabalera eta altuera neurtu genituen. Hona hemen argazki batzuk.