2022(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

LOREEN ATALAK

Gure inguruko loreak hobeto ezagutu eta ikusteko Sormen Gelab-era joan gara. Taldez-talde ekarritako loreak lehendabizi luparekin ikusi ditugu. Lore batzuk zatitu ere egin ditugu, pistiloa eta lorezila hobeto ikusteko. Txandaka, ekarritako loreak mikroskopioan jarri ditugu. Ikusgarria!! Zenbat edertasun!!! Loreen atalak bikain ikusi eta ikasi ditugu.  Primeran pasatu dugu!










2022(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

BARATZAN

Euskal Herriko klimak ezagutu ditugu eta orain guri dagokigun kliman zein landare landatu daitezkeen ikasi nahi dugu. Gainera, LH 5. mailako ikasleek  gure belazeetako loreak zaintzeko laguntza eskatu digute eta "maleta ibiltariaren" berri ere izan dugu. Beraz, eskolako baratzan murgiltzeko irrikitan gabiltza.





Hasteko, tomate, uraza, kuia eta kuiatxoen haziak landatu nahian ibiliko gara. Lehenengo erein egin ditugu potetxo batzuetan. 

 




Jarraian, patata ere landatu dugu!!!!!



A ze poza, haziko ote dira????

SIMETRIAK

Talde elkarreragileetan simetriak lantzen ibili gara eta ondoren, arte hezkuntzako saioan, irudi simetrikoetaz ikasitakoa erabiliz ikus zein munstro koloretsuak marraztu ditugun.

Nola sortu ditugun jakitea nahi izanez gero, LH4. mailako ikasleei galdetu beharko diozue. Lagungarri bat: paper batean norberaren izena idatziz hasi gara...........










Ikusgarriak dira, ezta?  Zu ere saia zaitezke!!!!!!


2022(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

HAIZE ORRATZAK

Oraingoan, klimak eta eguraldiaren iragarpenean murgilduta ibili gara, Eguraldiaren iragarpena egiteko tenperatura, presio atmosferikoa, prezipitazioak, haizearen abiadura eta norabidearen datuak jaso ditugu.

Haizearen norabidearen iragarpena egiteko HAIZE ORRATZAREN erabilpen erraza ikusi dugu eta bakoitzak gurea egin dugu. Eskolako belardian probatu ditugu, baina arratsalde honetan haize boladak falta!!!!!

Etxeko lorontzi batean jarri ezkero funtzionatuko dute? Galdetu 4. mailako ikasleei zer gertatu den beraien haize orratzekin.







GURE MAKINAK

Lanbideen proiektuan ikusi genuen bezala lanbide batzuk desagertu egin ziren edo desagertzen ari dira teknologiarengatik edo aurkikuntzengatik. Baina aspaldi egiten ziren gauza askotan ez zegoen teknologiarik eta beharra sortzen zitzaienean aurkikuntzak egiten zituzten LANAK ERRAZTEKO.

Guk ere ikasi dugu, gure makinak eraikiaz, MAKINEI esker lanak nola errazten diren. Makina sinpleetatik makina konplexuagoetara garapena ikusi dugu.

4. mailakoek eraiki ditugun makinak ikusi nahi? Palankak, plano inklinatuak, poleak, torlojuak eta gurpilak erabiliaz egin ditugu. Gelak tailer bihurtu eta emaitzak sormen gelaben jarri genituen.














2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

INAUTERIAK 22

Aurten, otsailaren 25ean, euskal inauteriak ospatu ditugu eskolan eta 4. mailakoei Puska-biltzeak mozorroa egokitu zaigu.

Txano ikusgarriak egin ondoren ez zen erraza izan gure burua besteengandik bereiztea!!!!!

Goiz ederra pasa genuen dantza egin eta txokolatea janez.



"Igande Inauterian, Andoianen, Lizartzan, Arizkunen, Behobian,

 eta hainbat herritan gazteak herriko ostatuan gosaldu 

eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren.

Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe

 guztietan. Antzina, neskaren bat zegoen etxera helduz

 gero dantza egiten zuten. Arratsaldeko lauretan bildutakoa

 jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara joan 

ohi ziren, dantzara". 



andoain - Twitter Search / Twitter






2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna

IGELAREN METAMORFOSIA

 Otsailaren 7an  Sanz Eneara gerturatu ginen "Igelaren metamorfosia" izeneko txotxongiloen erakusketa ikustera! Eta ikusi bakarrik ez, ikutu eta maneiatu genituen. Zein politak eta zenbat lan dagoen atzetik!

Batzuk etxean egitera animatuko zirela zin egin zuten. Egia bihurtuko al da???