Eguraldi ona aprobetxatuz, malekoiko parkean jolasaz disfrutatzera joan gara. Bertan, jolas-parkean elkarrekin oso ondo pasa dugu. Bertarako bideaz ere gozatu dugu. Hain da polita Zarautz!!!
2021(e)ko otsailaren 20(a), larunbata
2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
LH 3. MAILA, SANTA AGEDA BEZPERA
Aurten ere iritsi zaigu Santa Ageda bezpera, euskal tradizioak esaten duen moduan, ospatzeko garaia.
Haur Eskolara joan gara gure txikiei koplak abestera. Gogoz aritu gara!!!
2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea
ADI PIRATA MALTZURROK!!!!!
Ikusi dugu erasorako prestatu zaretela zuen mailakideak prestatu diren bezala. Ikusi nahi duzue zer nolako tripulazioa osatzen dugun? Baina altxorra falta zaigu! Beraz ongi begiratu, bideoak bakarrik ez ikusi.
2A
2B
2D
Zuzen, Kixkurne, Japi, Horia eta Kantiruri piratok altxor bat ezkutatu dugu Zarautzen. Pirata onak bezala zuekin partekatu nahi dugu. Hemen behean duzue altxorraren mapa, baina kontuz, bakoitzak berea bakarrik har dezala!!!! Bestela Killatik pasako zaituztegu!
Kar kar kar 💀💀💀
Altxorra harresi batez babestua dago. Goizez bakarrik egongo da irekia, bederatzietatik ordu bietara, inguruko etsaietatik babesteko.
2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala
2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna
Kaixo grumeteok!
Gaur goizean eskolara joan naiz aspaldiko partez. Gogo ikaragarria neukan baina esan behar dizuet ez dela oso esperientzia polita izan. Irrifartsu eta pozik sartu naiz baina...
Jakin nahi al duzue zer gertatu zaidan? Bai, ba egin klik!
Ikusi duzue, beldurrez jota egon naiz benetan piratak gure eskolara etorri direla pentsatuz eta zer da eta konponketa batzuk egiten ari direla. Hau da marka hau!
Oraingo honetan piratek gauzak eraman beharrean ekarri egingo dizkigute. Gelak dotore dotore topatuko ditugu itzultzen garenean.
AUPA OROKIETAKO GRUMETEAK!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)