2024(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

ARRAUNA

 ARRAUNA 

 

Urtero bezala, LH6koek arrauna egitera joaten gara. Zarautz Arraun Taldeak egiten du arrauneko ekintza, baina ez dute Zarautzen egiten, Orion egiten dute. Beraz LH6koek Orion egingo dugu.  

Gaurko honetan bi talde egin dituzte arrauna egitera joateko, Ostegunean LH6C eta LH6Dkoek, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara joango dira. Bigarren taldekoak, ostiralean joango gara, ordutegi berdinean.  

Esperientzia oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu. Hona hemen talde baten argazkiak. 




GAZTELEKU


 Gaztelekuko irteera 

2024 ko ekainaren 7an, gu 6. mailakoak Zarauzko Gaztelekura joan ginen, hurrengo urtean institutora goazelako eta gaztelekua ikasteko, marrazteko, jarduerak egiteko, jolasteko eta milioika gauza egiteko lekua erakutsi nahi zigutelako. 
Lehenengo A gela sartu zen eta gu B gelakoak ahateen parkera joan ginen. 
Eta jarraian C eta Dkoek ere gauza bera egin zuten.  
Bertan gauza asko azaldu zizkiguten. Gela asko zeuden, adibidez: Egon gela, frontoia, dantza gela, sukaldea eta abar. Baita ere udalekuak daude; horiek ordaindu egin behar dira baina beste lekuetara joango baitira, adibidez: Nafarroara, Hernanira... 
Azkenean ondo pasa genuen eta asko ikasi ere bai. Gaztelekura  DBHkoak bakarrik sar daitezke baina frontoira pertsona guztiak sar gaitezke. 






2024(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

WORLD WATER DAY

 We have selected some of the World Water Day posters created by you all. 

Have a look at the Art Gallery exhibition and vote for one of them. Let's see which one wins. 

 

 THE ART GALLERY EXHIBITION



 

 


ART GALLERY


And the most voted are:

The winner with 40.7% of votes is ZARAUTZ 5. 

Congratulations to you all for taking part in this project. 

Hopefully we can collaborate in another E-twinning project with our Sliac friends next school year. 

COLLABORATIVE QUIZ

 Students from Orokieta created a Kahoot quiz with questions about Juan Sebastian Elcano, known for having completed the first circumnavigation of the Earth in a ship, for Slovaks. Whereas Slovak students created a Kahoot quiz with questions about the Danube river for Basque students. Both symbols of the relationship of our people with the river and the sea. Eventually we had a call so we could play and interact together while playing the quizzes. We had a lot of fun and students enjoyed the collaborative experience a lot.

 

Kahoot 1


 

Kahoot 2


More pictures playing the quizzes: https://drive.google.com/drive/folders/1U3cjC48RnzutDNyPu-Ui8CP8zbGb3Qxj?usp=sharing

2024(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

ESLOVAKIARRAK

 Hau ere duela pare bat aste izan zen. 

Duela hilabete batzuk 6. mailako sei ikasle Eslovakiara joan ziren gure bi irakasleekin batera. Oraingoan beraiek izan dira gurera etorri direnak.

Astearte goiz batean etorri behar zuten eta Carlos irakasleak asteko egitaraua ongi baino hobeto prestatuta zeukan arren, ezusteko batek, eta ez eguraldiak, beraien egonaldia murriztu zuen. Hau dela eta astea horrela geratu zen. 

Asteazkenean URMAELAren jolasa egin genuen. 6. mailako gela bat eta eslovakiarrak.

Ostegunean DORREOIra joan ziren beste gela batekin.

Eta ostiralean 6. maila osoa Donostiara joan ginen beraiei erakusteko asmoz. 

Dena oso ondo atera zen eta primerako momentuak izan ziren guztiak. 

Badaukazue zer ikusia argazki hauetan:





LIBURUEN ASTEA

 Badakigu Liburuen eguna, hau da San Jordi, apirilaren 23an izan zela eta gaur maiatzaren 6a izanik, denbora dexente pasa dela!

Kontua da gaur gure gelara etorri dela azken familiakoa guri irakurtzera. Laburbilduz hiru ekintza egin ditugu urtero bezala.

1) Irakasleek irakurri ziguten guk aurrez aukeratutako ipuina.

2) Gu LHeko 3 eta 4 mailakoei eta HHkoei irakurri genien.

3) Familiakoak etorri dira gurera.