2024(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

ESLOVAKIARRAK

 Hau ere duela pare bat aste izan zen. 

Duela hilabete batzuk 6. mailako sei ikasle Eslovakiara joan ziren gure bi irakasleekin batera. Oraingoan beraiek izan dira gurera etorri direnak.

Astearte goiz batean etorri behar zuten eta Carlos irakasleak asteko egitaraua ongi baino hobeto prestatuta zeukan arren, ezusteko batek, eta ez eguraldiak, beraien egonaldia murriztu zuen. Hau dela eta astea horrela geratu zen. 

Asteazkenean URMAELAren jolasa egin genuen. 6. mailako gela bat eta eslovakiarrak.

Ostegunean DORREOIra joan ziren beste gela batekin.

Eta ostiralean 6. maila osoa Donostiara joan ginen beraiei erakusteko asmoz. 

Dena oso ondo atera zen eta primerako momentuak izan ziren guztiak. 

Badaukazue zer ikusia argazki hauetan:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina