2018(e)ko martxoakren 25(a), igandea

ZENTZUMENEN GAIA BUKATU DUGU!

ZENTZUMENEKIN JOLASEAN ASKO IKASI DUGU. GAIARI BUKAERA EMATEKO HONA HEMEN BIDEO ERAN IRRATSAIORAKO PRESTATU GENITUEN BERTSOAK.


EA GURE KANTUAK EURIA ALDENTZEN DUEN!







OPOR HAUETAN ASKO DESKANTSATU, DISFRUTATU ETA AZKENEKO TXANPARAKO INDARBERRITU. ONDO IZAN!

2018(e)ko martxoakren 24(a), larunbata

NEGUA BUKATU DA!

AURTEN NEGU POLITA IZAN DUGU ZARAUTZEN. BEHIN TXINGORRAK GURE ESKOLAKO PATIOA ZURITU ZUEN, BESTE BEHIN ESKOLARAKO BIDEA ELURRAREN GAINETIK EGIN BEHAR IZAN GENUEN.

BIETAN TOPERA APROBETXATU GENUEN JOLAS GARAIA!





DENISAK TXEKORRAREN BIHOTZA EKARRI ZUEN

ASTEAZKENEAN DENISAK TXEKORRAREN BIHOTZA EKARRI ZUEN ESKOLARA. TAMAINA HANDIA ZEUKAN ETA GERTUTIK IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN.




ESKERRIK ASKO DENISA.

UKIMENAREN JOLASA PRESTATZEN

ZENTZUMENEN KUTXA POLITA PRESTATU DUTE IKASLEEK, EZTA? ONDO PASATU DUZUE JOLASEAN? AZALPEN INTERESGARRIAK JASO DITUZUE?

UKIMENAREN JOLASA PRESTATZEKO ASTIRA JOAN GINEN MAKILTXOEN, HARRIEN ETA HALAKOEN BILA. ARRATSALDE BIKAINA PASA GENUEN!









GELAKO 3. ASANBLADA

HIRUHILA BUKATU AURRETIK, GELAKO ASANBLADA EGIN DUGU.
DAGOENEKO, PRIMERAN MOLDATZEN GARA ORDEZKARIAK ESATEN DITUENAK ENTZUTEN ETA HORREN INGURUKO PROPOSAMENAK EGITEN.





KONTUZ! HOBE NIRE AURREAN IPINTZEN EZ BAZARA!

PASA DEN ASTEAN BIDE HEZIKETAKO LEHENENGO SAIOA IZAN GENUEN ETA ORAINGOAN, SAIO PRAKTIKOAREN TXANDA IZAN DA. IKUSI ZELAKO ONDO MOLDATU GAREN!



















ORAIN BAI, LASAI ASKO PASA ZAITEZKETE GURE AURRETIK!

2018(e)ko martxoakren 13(a), asteartea

2. MAILAKOEN ANTZERKIA IKUSTERA JOAN GARA

PASA DEN OSTIRALEAN, 2. MAILA A-KO IKASLEAK GELARA ETORRI ZITZAIZKIGUN GONBIDAPEN BATEKIN. INGELES GONBIDATU BAGINTUZTEN ERE, KARTELA POLIKI - POLIKI IRAKURRIZ PRIMERAN ULERTU GENUEN: ASTELEHENEAN, ARRATSALDEKO LAURETAN ANTZERKI BAT ESKEINIKO ZIGUTEN BERAIEN GELAN.

ATZO ANTZERKI EMANALDIRA GERTURATU GINEN ETA BAI ANTZERKIA ZEIN KANTATUTAKO KANTA ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN. ESKERRIK ASKO!!



BIDE HEZIKETA

PASA DEN ASTEAZKENEAN BIDE HEZIKETAKO SAIO TEORIKOA IZAN GENUEN UNAIREKIN. GUSTURA ARITU GINEN ETA ASKO IKASI GENUEN.

ETXERAKO LANAK ERE BIDALI ZIZKIGUN, GURE ETXEKO HELBIDEA BURUZ IKASTEA, ALEGIA. ZERTARAKO? AGIAN GURE ETXERA BIZITAN ETORTZEKO, EDO... EA BERE BIZILAGUNAK GAREN JAKITEKO, ALA...

HELBIDEA BURUZ JAKITEAREN GARRANTZIAREN ZERGATIA, NIK EZ, ZUEN SEME - ALABEK EMANGO DIZUETE!

AH! BAINA ETXERAKO LANAK EGITEN DITUZTELA ZIURTATU, MESEDEZ!





2. IRRATSAIOA


GAURKOAN, MARTXOAK 7AN, GELAKIDE BATZUK LEHENENGO IRRATI ESPERIENTZIA IZAN DUGU. HASIERAN URDURITASUNA NAGUSITU BADA ERE, BUKAERARAKO FESTA GIRO BIKAINA SORTZEA LORTU DUGU.

HORRETAZ GAIN, GURE KANTU HOTSAREKIN EURIA URRUNTZEA ETA EGUZKIA ERAKARTZEA LORTU DUGU. LAN BIKAINA BENETAN!

OROKIETA IRRATIKO IKONOA SAKATUZ GERO, IRRATSAIOA BERRIRO ENTZUTEKO AUKERA DUZUE "OROKIETA IRRATIA NAHIERAN"EN .