2018(e)ko urtarrilakren 24(a), asteazkena

2. GELAKO ASANBLADA


PASA DEN OSTIRALEAN GELAKO BIGARREN ASANBLADA EGIN GENUEN (JAKINA DA, AURRETIK BILERA MIXTOA IZAN ZUTELA). ASTEBETE BERANDUAGO... ZER KONTATUKO DIZUET BA NIK, ZUEN SEME-ALABEK DAGOENEKO KONTATU EZ DIZUETENA?


TITULARRAREN FALTAN, MATIAS, ESPERIENTZIADUNEN LAGUNTZAREKIN, ONDO MOLDATU ZEN.

MINERALAK


GURE ALEXI IKARAGARRI GUSTATZEN ZAIZKIO MINERALAK ETA GURI HITZALDIA EMATEKO PROPOSAMENA LUZATU GENIONEAN, ONARTU ZUEN. PASA DEN OSTEGUNEAN MINERALEN KUTXA ETA MINERAL EZBERDINEZ BETETAKO MOTXILAREKIN ETORRI ZITZAIGUN GELARA. OSO HITZALDI POLITA EGIN ZUEN ETA MINERALEI BURUZKO GAUZA PILA BAT ERAKUTSI ZIZKIGUN.





















EA NOR DEN HURRENGOA BERE ZALETASUNEN BERRI EMANEZ HITZALDIA EMATERA ANIMATZEN DENA!

BAGAUDE BERRIRO MARTXAN!

URTE BERRIARI IRRATSAIOKO PRESTAKETAREKIN EMAN GENION HASIERA: IRRATSAIOA PRESTATU, ESATARIEN BANAKETA EGIN, ESAN BEHARREKOAK PRAKTIKATU, PRAKTIKATU ETA PRAKTIKATU... ETA ZUZEN-ZUZENEAN URTARRILAREN 17AN GOIZEKO BEDERATZIRETAN GURE IRRATSAIOA ESKAINI GENIZUEN. ESPERIENTZIA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN.

ENTZUTEKO AUKERA IZAN EZ ZENUTENOK, ORAIN DUZUE AUKERA. HORRETARAKO NAHIKOA DA ALDAMENEAN DUZUEN MIKROFONOAREN GAINEAN KLIKATZEA.


















EZ AHAZTU HURRENGOAN BESTE GELAKIDE BATZUEN TXANDA IZANGO DELA!