2023(e)ko irailaren 25(a), astelehena

IRTEERA GETARIARA

 Irailaren 15ean, ostirala, oraindik goizez geundenean baina gure ordutegia arratsaldeko 3rak arte luzatuz, 5. mailakoekin batera, baina ez nahastuta, Getariako hondartzara joan ginen. 

Joaterakoan nahiko lasai abiatu ginen eta 10:30erako han geunden. Beti bezala, gosetuta, hamaiketakoa jan genuen hara iritsi bezain laster. Iaz ez bezala, oraingoan sorosleak zeuden eta hondartzan jolasteaz gain uretan ere gozatu egin genuen. 

Orokietara itzulera korapilatsuagoa izan zen, euria hasi zigun eta 6. mailako gehienak larri larri irsitsi ginen ordurako.

Beti bezala, hemen dituzue argazki batzuk.






2023(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

23-24 IKASTURTEA

 23-24 IKASTURTEAREN HASIERA


Kaixo guztioi!

2023-24 ikasturtea bihar hasiko dugu. Dagoeneko 6. mailan zaudete eta hauek izango gara zuekin egongo diren irakasleak. Baten bat falta da baina gutxienez, gaudenok, ezagutzeko aukera izango duzue argazki honen bitartez. Ezkerretik hasiko gara: Enara (musikakoa), IƱaki (ingelesa 6A eta 6B) eta Carlos (ingelesa 6C eta 6D). Tutoreen txanda: Igor (6D), Oiana (6C), Olatz (6B) eta Araitz (6A).

Eta oraingoz hau da guztia. Bihar arte!!!!!!