2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

IBON OREGI

Ibon Oregi

 2024ko urtarrilaren 23an, asteartea, Ibon Oregi etorri zen eta bere bizitzari buruz eta surf egokituari buruz hitz egin zigun.

Berak bere bizitzari buruz gauza asko azaldu zizkigun, LH6ko lau geletako ikasleoi. Ibonek gauza bat esan zigun: "Momentu batean ahal zaizu bizitza aldatu, nik istripu bat eduki nuen, zapatilak lotzen pixkat gehiago luzatu banintz agian ez nuke istripurik izango".

 Gero surf egoktuari buruz hitz egin zigun, pertsona askok zailtasunak ditutela eta gainera surfa egiten dutela. Dauden kategoriak: itsuenak edo ikusmen urritasuna, berak bezala belauneko surfa egiten dutenak. 

Eta garbi utzi zigun beste gauza bat hau izan zen: izan JARRERA positiboa eta dirugun ILUSIOAK betetzen saiatu.

Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen. 




2024(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

TERTULIA ARTISTIKOA

 EDUARDO TXILLIDA

Aurreko astean, urtarrilaren 8tik 12ra, tertulia artistikoa eduki genuen eta Eduardo Txillidari buruz egin genuen. 

Zergatik? Urtarrilaren 10ean 100 urte betetzen zituelako.

Gauza asko ikasi ditugu berari buruz, eta astean zehar ingeleseko eta proiektuko klaseetan bere eskulturak egin genituen, eta gero pasiloan jarri genituen.

Kartoia, buztina, tenpera, kola, eta hainbat gauza erabili genituen.

Eta guk egindako eskulturan ikusi nahi badituzue, hemen behean dituzue ikusgai.