2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

KORRIKA

 23. KORRIKA


Ostiralean, martxoak 15, korrika txikia egin genuen, 6. mailako Jokin, Samir, Adur eta Anne joan ziren lekukoarekin eta horrela jarraitu zuen korrikak bukatu arte. 

Gaur, 2024ko martxoaren 19an,  DBH-koak  etorri dira 10:35etan. Abestu egin dugu eta leloak irakurri ere. Musika polit bat sortu edo abestu digute DBH2-koek, gitarra, kaja pianoa...ekin jo digute. Bi neskek abestu dute. Azkenekoz, argazkia atera dugu denok batera kartelak erakutsiz. Ekintza honetan 6. mailako Nahia eta Kora izan dira lekukoa hartu dutenak. 

Bestalde egun bakoitzean KORRIKAren inguruko galdera batzuk eman dizkigute betetzeko. Egunero galdera bat ateratzen da eta guk erantzun egin behar dugu bakoitzak bere papertxoan. 5 Galdera ditu.

1- Nondik nora da Korrika?

2- Noiz pasatzen da Korrika Zarauztik?

3- Zenbat irauten du Korrikak?

4- Zein da Korrikaren aurtengo leloa?

5- Zer darama barruan lekukoak?

Korrika gaur gauerdian pasa da Zarautztik eta 6. mailako ikasle batzuk atera dira bertan! Tamalez, argazkirik ez dugu hori ikustarazteko.








2024(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

 ERASOARI STOP


Egun hauetan LH6ko ikasleok "eraso" matxistei buruzko hausnarketa bat egin dugu, gehienak neskak dira eraso hauek jasaten dituztenak; bere gorputz eta fisikoarekin sartzen da jendea.

Ezin dugu hori onartu, jada handiak gara eta zarete, badakigu eta badakizue zer egin eta zer ez.

Ez dugu nahi berriro horrelakorik gertatzea bakoitzak bere gorputza onartzen nahiko lan daukagu besteek zerbait esateko!!

Azken tutoretzetan honetaz hitz egin dugu eta denak ados gaude ezin dela onartu hori entzutea eta gutxiago pairatzea.



Datorren astean SEXU-HEZIKETA jasoko dugu profesionalen eskutik eta gurasoek ere hitzaldi bat dute bertan landuko duguna azaltzeko. 

2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

EUREKA Museoa.

 Goizeko 9:00etan denak tren geltokian geratu ginen, denak hor geundela eta trena iritsitakoan, Donostiarantz joan ginen Amarako tren geltokira. Gero autobusa hartu eta Eureka museora joan ginen. Lehendabizi Eurekako Planetariumera joan ginen.

 Oso ikusgarria izan zen, gauza asko erakutsi zizkiguten eta gauza bitxi asko zeuden. Planetariuma ikusi eta gero 5 minutuko hamaiketakoa egin genuen. Hamaiketakoa bukatu eta gero bisita gidatua eduki genuen, Kimikako gauza batzuk ikasi genituen. Hori dena eta gero, bisita librea eduki genuen eta oso dibertigarria izan zen.

Bukatzeko,  ondoko parkera joan ginen portxetan bazkaldu ondoren. Euria egiten hasi zen eta autobusa hartu eta trenerantz joan ginen. 30 minutu Zarautzera etortzeko behar izan genituen.

Hori izan zen dena eta oso ondo pasa genuen!!