2024(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

ESLOVAKIARRAK

 Hau ere duela pare bat aste izan zen. 

Duela hilabete batzuk 6. mailako sei ikasle Eslovakiara joan ziren gure bi irakasleekin batera. Oraingoan beraiek izan dira gurera etorri direnak.

Astearte goiz batean etorri behar zuten eta Carlos irakasleak asteko egitaraua ongi baino hobeto prestatuta zeukan arren, ezusteko batek, eta ez eguraldiak, beraien egonaldia murriztu zuen. Hau dela eta astea horrela geratu zen. 

Asteazkenean URMAELAren jolasa egin genuen. 6. mailako gela bat eta eslovakiarrak.

Ostegunean DORREOIra joan ziren beste gela batekin.

Eta ostiralean 6. maila osoa Donostiara joan ginen beraiei erakusteko asmoz. 

Dena oso ondo atera zen eta primerako momentuak izan ziren guztiak. 

Badaukazue zer ikusia argazki hauetan:





LIBURUEN ASTEA

 Badakigu Liburuen eguna, hau da San Jordi, apirilaren 23an izan zela eta gaur maiatzaren 6a izanik, denbora dexente pasa dela!

Kontua da gaur gure gelara etorri dela azken familiakoa guri irakurtzera. Laburbilduz hiru ekintza egin ditugu urtero bezala.

1) Irakasleek irakurri ziguten guk aurrez aukeratutako ipuina.

2) Gu LHeko 3 eta 4 mailakoei eta HHkoei irakurri genien.

3) Familiakoak etorri dira gurera.






2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

SPELLING BEE

 Gaur Maiatzak 2a osteguna, lizardira joan gara Spelling Bee egitera.  

Zer den Spelling Bee?

Epamahaikoek, hau da, Lizardiko irakasle batzuk, hitz bat esaten zuten ingelesez eta partehartzaileek hitzez hitz esan behar zuten. DBH1ko eta LH6 koen aurrean bai Orokieta eta Aiako ikasleak.

 A gelatik Oihanek hartu du parte , B gelatik Josebak,  C gelatik Annek eta D gelatik Jon Zubiak. Txandaka ateratzen hasi dira eta hitz bat gaizki esaten bazenuen kaleratutzen ziren. Orokietakoek oso ondo iraun dute eta azkenean 3 finalistetatik Joseba 2garren geratu da. 

20 pertsonek hartu dute parte eta 3 finalistak kopa eta 25€ liburuetan gastatzeko zeukaten, eta beste pertsonek postitak eta liburuxka bat.

Joseba 20 pertsonetatik BIGARREN GERATU DA!!! ZORIONAK Joseba!