2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu.
Europa osoan ospatuko da 2017ko azaroaren 18tik 26ra.
Gure ikastetxean ere Astea ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste:
  • Jolasgaraian hondakinak prebenitze aldera, maila guztietan, bideo bat ikusi eta aztertuko dugu. Ondorioak atera eta hondakinak murrizteko neurriak hartu ahal izateko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eskoletan banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko” txartela aztertuko dugu geletan hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak hartzeko helburuarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina