2023(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

LIBURU ASTEA

LIBURU ASTEA

Aste hau liburuen astea da. Horregatik astelehenean ipuin bat entzutera joan ginen. 12 aukera genituen (irakasle bakoitzak ipuinaren izenburua eta azala jarri zituzten eta guk izena eman genuen) eta irakurketak ordu erdi bat iraun zuen. 

Asteartean, gure gelako baten ahizpa eta laguna, Olaia eta Marene, etorri ziren ipuin bat kontatzera: (Usoa izeneko afrikar baten istorioa).  

Gaurkoan, gu joan behar gara txikiei ipuin bat binaka irakurtzera. Ipuinak 30 orrialde eduki behar ditu gutxi gorabehera. Ordu erdi iraun behar ditu. 

Ostiralean, irrati bat dago eta oso berezia da, goizean da 09:10ean hasiko da eta Lizardi Sarien ingurukoa izango omen da.   

Hemen dauzkazue gure argazki batzuk.



 



2023(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

GIZA GORPUTZA

 LAPBOOKak

Iritsi gara hiruhileko bukaerara eta proiektu bukaerara. Hilabete honetan giza gorputza aztertu, sakondu eta ikertu dugu. Gurasoak ere etorri dira laguntzera horretan. Ikusi web orria.

Baina gure azken emaitza lapbooka burutzea izan da eta gustura aritzeaz gain oso lan politak gauzatu ditugu. 

Hona hemen argazkiak. Espero gustukoak izatea.












  

2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

ROKODROMOA

 ROKODROMOA

Azkenean iritsi da rokodromoan ibili ahal izateko momentua. Jolastokiko guneak aldatu zirenean, hilean behin gutxi gorabehera, maila bakoitzak bertan ibiltzeko aukera izango dugu; hori bai, bere arauekin. Ezingo da koltxonetetan jolastu eta jende kopurua mugatua izango da, behar bada txandak eginez. 

Aste honetan 5. mailakoak gaude eta hona hemen argazki batzuk.










2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

ORKESTRA eta RABELen BOLEROA

                             RABELEN BOLEROA

Martxoaren 21a, udaberriaren hasieran izateaz gain, Donostiara, Euskadiko Orkestra entzutera joateko eguna izan da. 
Asteak eta asteak pasa ditugu Musikako saioetan entsaioak egiten, etxean ikasten eta gorputzaren mugimendua Rabelen boleroaren musikarekin koordinatzen. Urduri ere jarri gara pentsatuz ez genuela lan ona egingo baina ez da horrela izan; oso ikuskizun polita gelditu zaigu.
Eta Donostiara joan garenez, bertako kale eta parkeetan tarte ederra pasa dugu.








2023(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

SAHARAUTZ

Saharautz


Ba al dakizue zer den Saharautz elkartea?
 
Zarautzek eta Saharak harreman bat dute eta urtero bezala janaria eta pare bat gauza gehiago bidali dizkiegu. Animatzeko urte hontan erronka bat jarri digute: 500 kg bildu behar genituen hara bidaltzeko. Erronka bete dugu, 630 kg inguru lortu ditugu bidaltzea. 

Sahara denbora txar bat pasatzen ari da eta guk pixka bat lagundu nahi izan diegu. Orokietan beti prest agertzen gara laguntzeko!



2023(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

OROKIETAKO URMAELA

 URMAELA


Nola joan ginen urmaelera otsailaren 2an, hezetazun egunean?

Ba orain notizi txar batekin gatoz...

Otsailaren 21ean urmaelera joan ginen eta konturatu ginen ez zegoela urik, orduan katiuska batzuekin sartu ginen begiratzera zer edo nola zegoen gure urmaela. Otsailaren 2an hezeguneen eguna zen eta urmaela bete-beteta zegoen, ura hartu eta gelan aztertzen egon ginen ur hori. Ez genuen gauza handirik aurkitu baina bere ondoan dena ondo zegoela ziurtatu genuen.

Oraingoan berriz gure URMAELA urik gabe dago. Ea egun hauetan euriak betetzen duen eta jakiten dugun zein izan daitekeen arrazoia!

Informatuta edukiko zaituztegu.





2023(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA

 OTSAILAK 2

Ba al zenekiten otsailak 2a HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA dela? Ba guk jakin genuenean gure urmaelera joateko aukera ez genuen galdu eta bide batez bertako ura aztertzeko aprobetxatu genuen. Hona hemen argazki batzuk.

Gero, sormengelabeko mikroskopioan begira aritu gara ea karramarroak ere topatzen ditugun. Oraingoz ez dugula aurkitu bain ez dugu etsiko.